HABI taldea - Arimak

Copied!edit Lyrics
original text at lyrnow.com/2068303
Verse 1: Etxekalte
Batak bestearen etorrera miresten
Berba zaharren magalean
Eklektikoa bihurtzen, azala berritzen aldi berean
Inspirazioa bada, gure benetako lehengaia
Saiatuko gara ereiten
Ezpanak, zaporea galdu ez dezan

Chorus
Bizitzaren akordea
Eskatu zenidalez
Arimaren beste aldea
Emateko gai nintzen

Nor naiz? Eta esan zenidake
“norbait zara” Agerian ezkutatzеn
Isilpean

Verse 2: Habi
Isilpean, agerian
Ezkutatzеn duzun akorde baten bultzadak
Behartzen nau elkartzera
Eta haizearen babesaz
Murgildu naiteke zure arimaren barrura
Ihintzaren antzera
Azaleratzen dugun horri disdira ematera
(Airea edukitzeko abestu egin nuen)

Chorus
Bizitzaren akordea
Eskatu zenidalez
Arimaren beste aldea
Emateko gai nintzen

Bizitzaren akordea
Eskatu zenidalez
Arimaren beste aldea
Emateko gai nintzen

Nor naiz? Eta esan zenidake
“norbait zara” Agerian erakusten
Isilpean
 
0

Song Description:

edit soundcloud

SoundCloud:

edit soundcloud

More HABI taldea lyrics

HABI taldea - Gardena
{Verse 1} Dena ilun dago ur nahasi hauetan Eta orain ez da ikusten hondoa Hankekin ez dut ikutzen ezer eta Zertan datzan nahi nuke ulertu orain

HABI taldea - Oinatzak
{Verse 1} Gaur berriro ere Etortzen hasia zen Sentsazio ilun horrek Barnera begiratuarazi nau Baina nik artez jarraitu dut Hitz motelez arantzak kenduz

HABI taldea - Koloreak
{Instrumental} {Verse} Iradokizun bat daukat Aukeratu kolore bat Grisen eskala osoa Jorratu duzu eta {Instrumental}

HABI taldea - Arimak
{Verse 1: Etxekalte} Batak bestearen etorrera miresten Berba zaharren magalean Eklektikoa bihurtzen, azala berritzen aldi berean Inspirazioa bada, gure benetako